Nontzeberri

“Artedrama Euskal Laborategia” irailean egingo da

Dena erdi geldirik eta  anestesiaturik dagoen arren, batzuek aurrera begiratu nahi dute. Horixe erabaki dute Artedrama Euskal Laborategiko lagunek.

“Iritsi da uda. Hankak loturik eta begiak estalita jarraitzen dugun arren soa finkatu dugu ta haruntz goaz oinez. Alde batetik, konfirmatu dezakegu Artedrama Euskal Laborategia irailaren 21etik 26ra bitartean ospatuko dela Aulestin, ohiko formatuan. Urtero legez euskal antzerkiaren irla honetaz gozatzeko aukera izango dugu beraz.
Bestetik, irailetik aurrera Zaldi Urdinak trostan jarraituko du. Egin ezin izan genituen emanaldi batzuez aparte, agertoki berriek osatuko dute biraren amaiera izango dena.
Gainera, Atzerrian Lurra Garratzen sortze prozesuak aurrera dirau. Laura Penagos aktore kolonbiarra eta Ander Lipus egongo dira oholtzan Amancay Gaztañagak zuzenduko duen obra honetan”.

Beraz indarra eta motibazioa dauden bitartean, aurrera segitu beharko da.

Exit mobile version