ARTEA

Artearen munduko profesional berriak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Tabakalerak, Azkuna Zentroak eta Artiumek Komisario Berriak 2020 ekimena bultzatuko dute, artearen munduko profesional berrien sorrera sustatzeko asmoz.  Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik.

Proiektuaren helburua komisarioaren praktika garatzea eta artearen munduko profesional berriak sortzea eta sendotzea da. Hortaz, deialdia komisariotzaren arloari lotutako ibilbidea duten pertsona fisikoei zuzenduta dago: historialariak, artistak, komisarioak eta ikerketaren arloko beste profesional batzuk.
Proiektuak 30.000 euroko aurrekontua du, eta gehienez 10.000 euro bideratuko dira proiektu bakoitzerako.

Tabakalerak Komisario Berriak 2020rako egindako proposamena formatu digitalean oinarritzen da. “Eremu digitalerako online erakusketak, mikroguneak, esku-hartzeak, argitalpenak edo arte-sorkuntza digital berriak garatuko dituzten proiektu kuratorialak bilatzen ditu”.

Azkuna Zentroak kultura-kuradoretzaren aldeko apustua egin du, eremu zabal bat hartuz, eta  “erakusketaren espazioa eta denbora inplikatuko dituen komisariotza jarri nahi dute abian”.

Artium Museoaren helburua “komisariotzaren dimentsio historiko eta narratiboaren garrantzia biltzen duten praktika kuratorialak ikertzea eta garatzea izango da”.

Komisario Berriak 2020 ekimenaren gaineko datu guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button