ARTEA

Artearen eta zibernetikaren arteko harremanez

Tabakalerak Cybernetics of the Poor -Pobrearen zibernetika-: tutorialak, ariketak eta partiturak proiektuarekin ate berri bat zabaldu nahi izan du,  artearen eta zibernetikaren artean dauden askotariko konexioak aztertzeko.  Erakusketaren komisarioak Diedrich Diederichsen (kultura-kritikari eta komisario alemaniarra) eta Oier Etxeberria (Tabakalerako arte garaikidearen arloko arduraduna) izango dira, eta bertako proposamenak abuztuaren 23ra ikusi ahalko dira.

Cybernetics of the Poor: tutorialak, ariketak eta partiturak erakusketak abiapuntu duen ideia da “zibernetikak ekonomiaren eta politikaren gainean duen nagusitasuna (…) Zibernetika, Norbert Wiener matematikari estatubatuarrak asmatu zuen berrogeiko hamarkadan, trafikoa kontrolatzeko eta jende multzo handiak gobernatzeko asmoz, baina zapalkuntza- eta kontrol-teknika gisa erabiltzen hasi zen berehala. Gaur egungo egoera oso bestelakoa da. Zibernetika ez da soilik kontrolatzeko eta gobernatzeko teknika bat: negozio-eredu bat ere bada. Datuen salerosketa eta kapitalismo digitalak zibernetikaren teknologia edo metodologia erabiltzen dute aberasteko, eta artea ere egoera berri horretara egokitzen ari da”.
Hortaz, “zer egin dezakegu partituratik ateratzeko, tutorialetatik desbideratzeko eta ezarrita dagoenaren inguruan jolasten duten ariketak planteatzeko, beste leku batera iristeko asmoz?”

Erakusketan ikusleak askotariko obrak ikusiko ditu, musika, herri-kultura, zine, eskultura eta aktibismo arloei erreferentzia egiten dietenak, modu batean edo bestean egungo munduaren konplexutasunari buruz hausnartu nahi dutenak.

Parte hartuko duten artistak Jon Mikel Euba, Lili Reynaud-Dewar, Camila Sposati, Constanze Ruhm, Ana de Almeida &amp, Alicja Rogalska, Gema Intxausti, Luke Fowler, Alex Mendizabal, Sharon Lockhart, Cory Arcangel eta Pedro G. Romero dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button