ARTEA

“Arteando” Arte Garaikidearen Azokaren 2. edizioa

Aste honetan, uztailaren 19tik 23ra, Irungo FICOBA Erakustazokan Arteando Arte Garaikidearen Azokaren 2. edizioa egiten ari da.

Bigarren edizio hau proposamenen kalitate-maila handiarekin dator, ohi bezala, baina erakusketari kopurua handitu egin da. Adierazpen artistiko anitzekin gozatzeko horra aukera hurbiltzen den bisitariarentzat. Aurreko urteko arrakastak interes handiko ekitaldi bilakatu du Arteando.
Izan ere, hogeiren bat galeria elkartu ziren joan den urtean proposamen interesgarriak erakusteko asmoz. Aurten, erakustoki piloa egongo da bisitariarentzat asegarri.

“Asko izango dira Arteando 2012 II. edizioak ekarriko dituen berritasunak, adibidez: oso ezaguna den artista euskaldun bat omenduko da (Nestor Basterretxea), eta Iparraldean hedadura handiagoa emango zaio, izan ere, honelako proiektu turistiko-kulturala oso interesgarria gertatzen da urte garai honetan inguru honetara heltzen den bisitariarentzat.”

Ekimenaren webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button