ARTEA

Artea oinez eta hormetan gora, Bilbon

Hilabete guztietako lehenengo larunbatean Bilboko Maiatzaren Biko kalean egin ohi den azokan arteaz gozatzeko aukera izango da ekainaren 1ean egingo diren bi ekintza artistikoren bitartez.

Hala, The Walking Gallery izeneko ekintzaren bigarren edizioa egingo da. Munduko hainbat hiritan egiten den egitasmoa da artea kalera eramateko asmoz. Artistak hiriko toki jakin batean bildu, eta euren obrak ikusgai dituztela, paseoan hasten dira oinez dabilen galeria bat izango balitz bezala. Bilbon, Unamuno plazan batuko dira 11:00etan, eta Zazpi Kaleetatik eta Bilbo Zaharretik igaro ondoren, Maiatzaren Biko kalera iritsiko dira.

Horretaz gain, egun berean Wallpeople izeneko ekintza artistikoa ere egingo da. Creativity Zentrum-ek antolatuta, Maiatzaren Biko kaleko hormak galeria bihurtuko dira, espazio publikoa adierazpidea ere badela aldarrikatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button