ARTEA

Artea kultuzkoa ote?

2008. urtetik, edizio bakoitzean erregistroa aldatzen du Inmersiones proiektuak, eta aurten, Kultua izango da bere bederatzigarren edizioaren gakoa. Jardunaldiak abenduaren 1ean, 2an eta 3an egingo dira. Proposamen artistiko ausartak aukeratzen dira honetarako, alegia, konbentzioak eta aurrez ezarritako ideiak gaindituko dituztenak.
Inmersiones 2016k galdera honen inguruan ardaztuko da: Gurtza, kultua kontzeptuak arte- eta kultura-ekoizpenetan nolako (askotariko) ikuspegiak eskaintzen ote ditu gure ingurunean?.

Inmersiones proiektu independenteak  “arte emergente” kontzeptuaren aurrean, plazaratzeko gune berriak behar dituzten ekoizpen artistiko eta kulturalei erantzuteko asmoa du,  hortaz, gure inguruko ekoizpen artistiko eta kulturaletan kultuaren kontzeptuak eskaintzen dituen ikuspegi anitzak bildu nahi ditu, eta ospakizunerako gunea eman.

Inmersiones abenduaren lehen egunetan abiatuko da eta bertan honako programazioa bideratuko da: irekiera-hitzaldia Joan Fontcubertaren eskutik; artisten fiskalitateari eta lan-esparruari buruzko lantegia, Begoña Hernandezen eskutik; biltzarra, proiektuen aurkezpena; eta Hospitalarios en acción performancea.

Aurten María PTQK, Nerea de Diego, Iván Gómez Gutiérrez, Histeria Kolektiboa, Amaia Molinet, Abel Jaramillo, Magdalena Planas eta Alvaro Aroca izango dira gonbidatuak.

Informazio guztia: Inmersiones.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button