ARTEA

“Artea eta Utopia” jardunaldiak, Durangoko Arte eta Historia Museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoan antolaturiko Artea eta Utopia jardunaldien hamaseigarren edizio honetan, hainbat adituk fikzioaren eta ametsaren artean dagoen loturaz, edota artearen eta utopiaren arteko harremanaz hausnarketa egingo dute.

EHUko estetika irakasle Aitor Aurrekoetxeak esaten duen bezala, “arteak hobetu egiten gaitu moralki eta, elementu sortzailearen bidez, gizakiak askatasun kuota handienak erdiets dezake. Ideia hau erromantizismoaren jatorrian dago, eta modernitate osoa zeharkatzen du. XX. mendeko zenbait artistek, modu poetikoan, forma berriak asmatu zituzten  pertsonen bizitza objektiboaren baldintzak aldatzeko. Bide honen defendatzaile eta jorratzaileen artean nabarmentzen dira, besteak beste, Bauhaus eskolakoak, gerra osteko artista italiarrak eta Le Corbursier handia”.

Bihar abiatuko dira jardunaldiak, eta lehen hitzordu horretan Aitor Aurrekoetxeak berak La fabrica moderna de Sueños hitzaldia egingo du, 19:00etan. Apirilaren 4ean izango da bigarren zita ordu berean, eta Juan Jose Gomez EHUko filosofia irakasleak Arte y compromiso en la Italia de posguerra (1944-1945) hitzaldia eskainiko du. Azkenik, eta jardunaldiak ixteko, Maialen Sagarnak Le Corbusie: arkitektura berritzaile baten materializazioa hitzaldia eskainiko du, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button