ARTEA

Artea eta politika publikoak aztergai Artiumen

Gaur eta bihar, urriak 19 eta 20, Artea eta politika publikoak II izeneko jardunaldiak egingo dituzte Artium museoan. Iragan urtarrilean eginiko mintegiaren jarraipena dira jardunaldiok eta Eremuak programaren baitan daude. Bertan, makina bat gai jorratuko dituzte, hala nola, esparru instituzional berriak, finantzaketa motak eta arte- eta gizarte-partaidetzaren definizioak.

Jardunaldiotan bi lan-mahai osatuko dira eta mahaikideak esparru askotako eragile profesionalak izango dira, tartean, artistak, komisarioak eta arte-historialariak. Hitzaldiak ere izango dira.

Hala, gaur bertan Christof Schaefer artistak hitzaldia eskainiko du, 16:30ean. Gero, 18:30ean, kultura ekonomia berriei buruzko lan mahaia aurkeztuko dute. Bertan, hainbat adituk parte hartuko dute, hala nola, Bulegoa z/b Bilboko arte- eta jakintza-arloko erakundea, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum artistek eta Natxo Rodriguez EHUko Arte Ederretako fakultateko irakasleak.

Biharkoak eskema bera izango du. Hala, 16:30ean, Katya Sander artistaren berbaldia izango da eta 18:30ean, beste instituzionalizazio mota batzuei buruzko lan mahaia abiatuko da. Bertan, Arabako Azala sormen guneak, Jose Diaz Cuyas La Laguna Unibertsitateko Estetika Irakasleak eta Itziar Okariz artistak parte hartuko dute besteak beste.                   

Jardunaldiek loturiko xehetasun guztiak eremuak.net webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button