ARTEA

“Artea eta Irratia” radio showa, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroan lehenengo irrati showa ospatuko du kolektibo egoiliarra den consonni arte ekoizpen etxeak. Bihar, martxoak 22, irratiaren eta artearen arteko erlazioei ekingo diote hainbat ikuspegitatik.

Miguel Álvarez Fernándezek (Ars Sonora) gidatuko du saioa, Alberto de la Hoz arduratuko da alde teknikoaz, Anna Ramos (Radio Web MACBA), José Luis Espejo (Radio Reina Sofía eta Mediateletipos.net), Sonia Fernández Pan komisarioa eta ikerlaria (Esnorquel), Juan Jesús Torres (Radio BiB- Rambla), Amaia Urra artista, María Salgado ikerlari eta poeta, musikagile eta diziplina anitzeko artista den José Igésekin batera egongo dira, besteak beste. Leire Palacios izango da publikoaren galdera eta gogoetei ahotsa jartzeko arduraduna.

Bi urtez consonnik irratsaioak egingo ditu ikus-entzuleekin zuzenean, hainbat gai landu, eta era askotako profesionalak tartean sartuta. Show horiek bizirik iraungo dute gero, podcast gisa, kontsulta publikorako eskuragarri, Azkuna Zentroaren eta consonniren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button