ARTEA

Artea eta ikerketa uztartzen dituen erakusketa Montehermoson

Gaurtik aurrera hirugarren deialdian ekoizpen artistikorako hautatutako proiektuak ikusi ahal izango dira kultur gunean. Zortzi erakusketa non artistek azken urtean garatutako lanak erakutsiko dituzten: Leonor Antunes (1785/87/90 – 2010); Erika Arzt + Juan Linares (The Wheel); Nadia Barkate + Marion Cruza (Red River / Rio Tinto); Niamh O'Malley (Island); Paloma Polo (Enough Redundancy in the System); Carissa Rodriguez (Secrétaire); Jorge Satorre (The Indirect Gaze); eta Azucena Vieites (Collages: Break Out of your Shell).

Deialdi honetako epaimahaia honako hau izan da: Nuria Enguita Mayo (komisario eta ikertzailea), Jon Mikel Euba (artista), eta Eva González Sancho (FRAC-eko zuzendaria, Bourgogne), kultur guneko arduradunekin batera.

Artea eta Ikerketa proiektuaren barruan, eta deialdian aukeratutako erakusketa-proposamenak aurkeztearekin batera, ekainaren 11 eta 12an mintegi bat burutuko da, non artea eta pentsamolde garaikidearen inguruko hausnarketak planteatuko diren. Aurten, ikerketa atalean aukeratutako proposamenen aurkezpena izango da gune nagusia

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button