ARTEA

“Artea eta Idazketa” topaketa, Montehermoson

Testuaren eta sorkuntza artistikoaren inguruko topaketa gauzatuko da gaur, maiatzaren 4an, 18:30ean, Montehermoson. Hitzorduan mahai inguru batekin hornitu da. Bertan, Sonia Fernandez Pan, Aimar Arriola, Alberto Diez eta Munts Brunet adituek parte hartuko dute.

Ekimenaren funtsa “testuak artean duen paperari buruzko solasaldi bat izango da, beti ere arteak jorratu ditzakeen esparru anitzetatik abiatuta. Ildo ugari, idazketaren materializazioaren inguruan hausnarrean jarriko gaituztenak. Zenbait jorratuko dira saioan, esaterako arte garaikideko testuen argitalpena, testu horien onarpena eta publikoa, idazketa kritikoa edo testuak beren horretan praxi artistiko gisa ulertzea. Testua, harreman gisa, ikusizkoarekin elkarrizketa gisa,produkzioaren denboralitatea edo haren objektu izaera.Testuen sorkuntzak tonalitate desberdinak har ditzake, eta horiek aintzat hartu beharrekoak dira ikuspegi garaikide batetik”.

Diogun bezala, lau eragilek hartuko dute parte, “zeinen lan-ildoek egiteko, ikusteko, irakurtzeko eta idazteko modu desberdinak islatzen dituzten”.

Informazio gehiago: Montehermoso

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button