ARTEA

Arte Vital lehiaketaren irabazleen lanak ikusgai, Gasteizen

Ekainaren 29ra bitarte, aurtengo Arte Vital Lehiaketako irabazleen obrak daude ikusgai Gasteizko Luis de Ajuria Aretoan.

Lehiaketak pinturan, eskulturan, argazkilaritzan eta bestelako teknikak jorratzen dituzten Arabako artisten lanak ezagutzera eman nahi ditu. Honakoan, Javier Berasaluceren Porvenir argazki lana, Peter Sojkariren La visita, eta Brayan Chipanaen En la memoria olio-lanak izan dira sarituak, bakoitzak 1.500 euro jaso dituela.

Edizio honetara 132 lan aurkeztu dira orotara, denak lan berriak, originalak, plazaratu gabeak eta gai nahiz teknika askekoak. Horietatik, laurogeitik gora pintura kategoriara aurkeztu dira, 19 eskulturakora, 17  argazkilaritzakora eta beste 14 beste teknika artistiko batzuetara.

Horrela, lanen kalitate artistiko handia eta aniztasuna azpimarratu nahi izan du epaimahaiak, eta 500 euroko hiru accesit ematea ere erabaki du beste hiru lan sarituz: Jaime Venegasiren Magneism lana, Paco San Miguelen izenbururik gabeko Belgikako marmol beltzez egindako eskultura, eta Gert Voor Int Holtiren Nubes sobre M argazkia, hain zuzen.

Lahiaketa honek gainera, Luis de Ajuria Aretoan talde-erakusketa egiteko aukera eman die irabazleei, ekainaren 29ra arte, areto horretan bisitatu daitekeena.

Vital Lehiaketak urte luzeetako ibilbidea du eta Araban burutzen diren kultura eta arte ekimenekin hartutako konpromisoaz jarraituz, herrialdean jaio edo lurraldean bizi diren artisten lana balioan jarri nahi du, zirkuitu komertzialetik kanpo dauden bakarkako erakusketa lanak sustatuz.

Informazio osoa, gaztelaniaz, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button