MUSIKA

The Wedding Present taldeak Bilbon joko du gaur

The Wedding Present talde ingelesak Bilboko Kafe Antzokian joko du gaur, 21:30etik aurrera. Leeds, Yorkshire  eta Humber hirietako musikariek 1985ean eratua, Lost Pandas taldea desegin eta gero, Britainia Handiko indie-rockaren ordezkari garrantzitsuak dira.

Bere diskografian, besteak beste, The Fall, The Smitsh, Buzzcocks eta Gang of Four taldeen eragina sumatzen da. Taldearen ibilbide luzean taldekide asko sartu eta atera dira, eta jatorrizko taldekideetatik  bakarrak jarraitzen du taldean jotzen, David Gedge gitarra jotzaile eta abeslaria.

1987an, George Best izenburuko lan ezaguna grabatu zuen britainiarrek. Harrezkeroztik, zortzi disko argitaratu dituzte, azkena Going, Going… (2016). Halaber, Seamonsters (1991) ere oso lan miretsia da zaleen artean. Mende berriarekin batera, David Gedgek lotan zegoen egitasmoa berresnatu zuen, eta taldea bide azpimarragarria egiten ari da.

Taldearen soinua deskribatzeko The Smithsen bertsio punk zalea dela esan daiteke, behintzat taldearen hastapenetan. Gedgeren hitzetan, “ezbairik gabe, Johnny Marr (The Smiths) nire gitarra jotzaile kutunetarikoa zen, baina gure jotzeko moduan eragin handiena izan zuena uste dut The Velvet Underground izan zela; batez ere zuzeneko diskoetako soinua, kantuak instrumentalki luzatzen zuenean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button