ARTEA

Arte-talentu gaztea saritzeko xedez

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kiroleko Departamentuak Arte-talentu Gaztea Sustatzeko Sari berria abiatuko du, arte eta kultur esparruan 18 eta 30 urte bitarteko gazte ekintzaileen sorkuntza bultzatu eta laguntzeko xedez. Hautagaiak datorren martxoaren 31 arte aurkez daitezke.

Proposamena Kultura eta Kirol Departamentuan aurkeztuko da, edo posta elektronikoz, dg.cultura.ipv@navarra.es helbidera bidalita. Dokumentazioarekin batera, datu hauek aurkeztu beharko dira: “pertsona edo erakunde baten hautagaitza bermatzen duten merezimendu garrantzitsuak, eta komenigarria den eta saria eskuratzeko zenbatetsitako merezimenduak egiaztatzen dituen gainerako informazioa. Gainera, hautagaitza bultzatzeko, artearen eta kulturaren arloan garrantzitsua den pertsona edo erakunde batek sinaturiko gutun bat aurkeztu beharko da gutxienez. Azkenik, nahi izanez gero, hautagaiek beren hautagaitzaren defentsa egin ahal izanen dute epaimahaiaren aurrean”.

Behin epaia ezaguturik, saridunak proiektu artistiko batean parte hartuko du 2020an, Kulturaren Vianako Printzea Saria jaso duen pertsonarekin lankidetzan.

Era berean, Vianako Printzea Saria ere martxan da. Sari horrek kulturaren munduan garrantzitsuak diren pertsonen edo erakundeen ibilbidea aitortzen du, arte plastiko, musika, literatura… esparruko sormenezko ekintzak edo zientzia, teknika eta ikerketa arloko lana.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button