ARTEA

Arte-sorkuntzari laguntzeko asmoz, Azkuna Zentroak “Babestu” programa abiatu du

Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok sorkuntza garaikideari laguntzeko Babestu programa jarri du abian, “tokiko artista eta kultur eragileek Covid-19ko krisiak eragin ahal izan dituen prozesu eta ikerketak garatzen jarraitu ahal izan dezaten”.

Programa berri honek gehienez ere 10 proiektu artistiko, kultural eta sortzaile hautatuko ditu, “praktika artistikoak garatzeko modu berriak aztertzeko eta Azkuna Zentroaren programazio-ildoekin (arte garaikidea, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak, kultura digitalak, literatura eta gizartea) harremanetan jartzeko”. Hautatuek, Azkuna Zentroaren laguntza, aholkularitza eta bitartekotzaz gain, 6.000 euro jasoko dituzte.

Babestu programa berezia Lantegia. Ideien laborategian kokatzen da, proiektu artistikoak ekoitzi eta bistaratzeaz arduratzen dena. Proiektu horren bidez Azkuna Zentroak sorkuntza eta kultura garaikidearen laguntza eta hedapena sustatu nahi ditu, “esperientzien, ideien eta ikuspegien trukea bultzatuz, eta hurbileko sorkuntza-sarea bultzatu nahi du, diziplina eta zeharkako dimentsioetan”.

Deialdi honetan izena emateko epea uztailaren 31n bukatuko da.

Zentroaren web orrian aurkituko dituzue xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button