BESTELAKOAK

Arte Paleolitikoaren inguruko jardunaldiak, Bilbon

Atzo eta gaur, Bilboko Ondare Aretoan, Arte Paleolitikoaren arloko Europako espezialista nagusiak biltzen ari dira Paleolitikoko horma-arte parietalaren azterketa berria. Metodoei eta ikerkuntza-teknikei buruzko azken berrikuntzak izeneko jardunaldietan parte hartzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak horma-artean Europan dauden ikertzailerik onenak biltzen dituen kongresua antolatu du, Bizkaian egin diren azken aurkikuntzek erakartze-efektua izan baitute arte paleolitikoaren arloko adituengan, tartean, Jean Clottes, Gilles Tosello,  Arantza Aranburu Artano, Patrick Paillet, José Luis Sanchidrián Torti, Olivia Rivero, José Pereira Uzal,  Antonio Hernanz Gismero, Diego Garate, Valentín Villaverde, Inés Domingo Sanz, César González  eta Georges Sauvet.

Topaketak bi alderdi batu nahi ditu,“ historiaurreko arteari dagokionez azterlan arkeologikoak egiteko teknika berrien ezagutzan sakontzea eta aurkikuntza artistikoak konpartitzea”. Jardunaldi horien emaitza zientifikoak, hitzaldiak eta mahai-inguruak  Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzakoa den Kobie aldizkarian argitaratuko dira 2017. urtean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button