ARTEA

Arte kritika eta flamingoak zeru berdean

Mikel Onandia arte kritikari durangarrak eta Ismael Iglesias EHUko arte irakasleak Arte kritika eta flamingoak zeru berdean izenburuko solasaldia egingo dute datorren ostegunean, Donostiako Tabakaleran, 19:00etan, izen bereko liburua aurkezteko. Topaketan artearen inguruko hainbat alderdi hizpide izango dituzte: euskal artisten ekoizpen artistikoa, museo eta galerien eskaintza, arte kritikaren egoera…

Arte kritika eta flamingoak zeru berdean Mikel Onandia Garatek 2009 eta 2015 urteen bitartean Berria eta Deia egunkarietan argitaratu dituen arte kritiken antologia da. Liburu honetan, euskal giro artistiko anitza islatzea helburuarekin, 100 kritika biltzen dira. Horiekin batera, Haizea Barcenilla kritikari eta komisarioaren sarrera mamitsua aurkituko du irakurleak, azken urteotako euskal arte sistemaren eta kritikaren egoera aztertzen duena.

Mikel Onandia Garate (Durango, 1983) Filosofian eta Artearen Historian lizentziatua (UPV/EHU) da, eta Arte Garaikidearen Analisia graduondokoa (Universitat de Barcelona) eta Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak masterra (UPV/EHU) burutu ditu. Egun irakaskuntza eta ikerketa lana uztartzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button