ARTEA

Arte-kreaziorako bekak Bizkaiko Diputazioaren eskutik

Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onetsi egin ditu 2010eko ekitaldian hainbat espezialitatetan emango diren beken eta laguntzen araupetzea eta deialdia. Espezialitate hauek dira: Arte-kreazioa, Arte eszenikoen arloko prestakuntza eta hobekuntza eta Kultur kudeaketako prestakuntza eta ikerketa.

Orobat, onetsi du 2008. eta 2009. urteetan lehenengoz eman zirenak berritzea, modalitate hauetakoak: ikusizko eta ikus-entzunezko arteak eta sintesi-irudia, musika, arte dramatikoa, dantza, eta kultur kudeaketa modalitateetan.
Egitarau hau arte-kreazioaren manifestazio eta diziplina guztiak sustatzeko helburuaren barruan sartuta dago.
2010eko beka-laguntzen aurrekontua 100.000 € da eta aurreko bi ekitaldietakoak berritzekoa, berriz, 210.000 €.

Onuradun guztiek ez dute kopuru bera jasoko; izan ere, horretarako kontuan hartuko da hobekuntza-proiektua Estatuan edo atzerrian egingo duten.
1990. urtetik hona jaiotako pertsonek eska ditzakete beka-laguntza hauek, baina Europar Batasuneko herrialde bateko naziotasuna izan behar dute eta, gainera, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egon behar dute, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera eta inolako etenik gabe.

Bizkaimediak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button