ARTEA

Arte garaikideko proposamenenak gozagai Iruñean, Uharten eta Atarrabian

Abian da dagoeneko Mapamunditarrak 2018 egitaraua, Iruñeako Udalaren eskutik antolatutako artisten topaketa, erakusketa, zinema proiekzio edota tailerrez osatutako arte garaikideko ekimena. Urriaren 28ra bitartean Iruñean, Uharten eta Atarrabiako zenbait kultur zentroetan ekimen ezberdinak proposatzen ditu aurtengo edizioak.

Hala aurtengoan, ‘Geldiri’ kontzeptua perspektiba ezberdinetatik garatu duten bederatzi artisten obrak ikusteko aukera izango da. Batetik, Amaia Molinet eta José Ramón Ais  artistek kontzeptu honen inguruan dakarten obra urriaren 26ra arte egongo da ikusgai NUPeko Iruñeako Campuesean ondu den erakusketan. Ziudadelan aldiz, Thomas Tudoux, Agnès Geoffray, Tabaimo eta Patxi Araujo artisten ekarpena dago ikusgai urriaren 28ra bitarte; eta Ziudadelako Labean, Eva Fàbregasen obra, urriaren 28ra arte. Atarrabiako Pilategian berriz, Susana Blasco artistak dakarren proposamena ikusteko aukera dago urriaren 28ra arte.

Gainera, programa osatzeko eta gai berdina xede dela,  artistekin topaketak, zenbait  tailer eta egile-zinema ziklo bat dakar egitasmoak.

Datorren irailak 27an, ostegunean, Amaia Molinet eta José Ramón Aise izango dira protagonista artisten topaketen barruan. Sario eraikinean 19:00etan izango da hitzordua. Egile- zinema zikloan bestalde, urriak 2an Iparraldeko Geltokia (Claire Simon); urriak 9an Bird people (Pascale Ferran); Urriak 16an Eskurik gabeko dontzeila (Sébastien Laudenbach) eta urriaren 23an, Denok Larzac-era (Christian Roaud) proiektatuko dira. Emanaldi guztiak 19.30etan izango dira.

Eta tailerrei dagokionez Urriaren 20an larunbatez, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, Christina Schultz artistaren Ez Egitearen laborategia proposamena ondu da, igandean, urriak 21ean, 11:00etatik 14:00etara errepikatuko duena. Hitzordua Nafarroako Museoan izango da.

Egitarau osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button