ARTEA

Arte Fraktala, matematikan oinarritutako kreazio artistikoak

Artea beti kontsideratu da kreatzaile batek sortua, giza pultsio batetik ateratako sorkuntza, gizakiaren alde irrazionaletik ateratakoa alegia. Oraingo honetan, modu arrazional bat erabiliz, -formula matematikoak-, sortutako koadroak dira fraktal artean sartzen direnak.

Olioa eta pintzela ordenagailuagatik ordezkatzen dira sorkuntza artistiko honetan. Formulak PC batean sartzen dira eta honek koadroak inprimatzen ditu argazki paperean. Arte Fraktalean ez da kolore eta formaren inolako manipulaziorik existitzen, formulak besterik ez dira erabiltzen.

Guztira, Benoit Mandelbrot-eko Artearen Fraktalaren Nazioarteko Txapelketan parte hartutako 18 herrialdeetako artisten 25 koadro erakusten dira.

Horien artean,izen konbentzionalak eramaten dituzten koadroak daude, Otoño edo Castillos de arena adibidez, edo imajinazioarekin izendatutakoak, El arte de llevar corsés edo Invasión Alienígena I esate baterako.

Erakusketa maiatzaren 21era bitartean egongo da Ingeniaritza eskolako sarreran eta A eraikinaren bigarren solairuan ikusi ahal izango da.

L & V Comunicación-ek bidalitakoa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button