ESZENA

Arte eszenikoen sustapenean eta ikusgaitasunean egindako lana

Artekalek, Euskal Herriko Kaleko Arte Eszenikoen Elkarteak, Rosa María García Cano 2018 Saria lortu du, arte eszenikoen sustapenean, ikusgaitasunean eta balorizazioan egindako lanarengatik. Hainbat proposamenen artean, Artekale saridun suertatu da  arte eszenikoen alde egindako lanarengatik.

Epaimahaiak saria ematerako orduan  sortzaileak, programatzaileak eta banatzaileak biltzen dituen elkarte profesionala izatearen berezitasuna azpimarratu du eta modu berezian baloratu du “kaleko arteen hedapenerako egiten duen lan komuna eta egonkorra, Euskadi barruan eta kanpoan, sektoreko eragile guztien arteko lankidetzaren eredu gisa aintzatetsiz”.

Artekalek datorren abuztuaren 22an jasoko du saria Ciudad Rodrigoko (Salamanca) Montarco jauregian, Gaztela Leongo Antzerki Azokaren topaketa profesionalen barruan.

Artekale 2004an sortu zen, euskal lurraldean kale arteak balioan jarri, sustatu eta zabaltzeko asmoarekin. Izaera berezidun elkartea, sektoreko alor ezberdinak elkarlanean bateratu ditu: konpainiak, banatzaileak, azokak eta jaialdiak. Helburu batekin, Kale Arteen duintasunaren alde lan egiteko.

Duela aste batzuk, Artekalek Nazio Batuen Erakundeari Kaleko Arte Eszenikoen Nazioarteko Eguna modu ofizialean sortzea proposatzea erabaki du. Uztailaren 7a proposatu da, Nazio Batuetako kide diren herrialde guztietan ospatzeko. “Artekalen bilduta dauden artistek, egileek, programatzaileek eta teknikariek, merkatuak dena hartzen duen eta adierazpen librea zalantzan jartzen den unean, argi eta garbi errebindikatu nahi dute badaudela Kaleko Arte Eszenikoen bitartez ikusi, partekatu eta ezagutu beharreko gauzak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button