ARTEA

Sebas Velasco pintore urbanoaren erakusketa, Bilbon

Bilboko SC Gallery-k Sebas Velasco (Burgos, 1988) artista urbanoaren pinturekin ondutako Demain C’est Loin izenburuko erakusketa ondu du. Erakusketa ikusgai dago 2016ko martxoaren 8ra arte. Euskal Herrian abiatu duen estreinako banakako erakusketa da. Velascok hiri-giroak eta abandonatutako lekuak margotzen ditu.

Gasolindegiak, eremu isolatuak, bideak… esparru urbanoaren eta naturaren artean dauden lekuetan pintatzeko edo dibertitzeko sartzen diren gazteak margotzen ditu Velascok. Horiez gainez, bestelako irudiak ere islatzen ditu Velascok bere irudietan: toki bakartiak, neoi argiak, saltokien gaueko irudiak…

Hala, artistaren obran, potreta, graffitia, argazkigintza eta zinea eta pintura bera uztartzen dira, periferian bizi direnen kontakizunak gauzatzeko. Munduari buruzko gogoetak ere antzeman daitezke: “Benetako azpimundua, atsekabea eta etorkizun ezezaguna, krisi eta atzeraldi ekonomiko garai hauetan ahultzen dena”.

Bizitza, gauaren arriskuak, iheskortasuna eta errealitatea nahasten dira bere estilo piktoriko pertsonala azaltzeko. Hala, bere lana “kostunbrismo underground” gisa defini daiteke, eta estilo horretan tratamendu fotografikoa eta argiaren erabilera pertsonala nagusitzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button