ARTEA

Arte Eszenikoen Nazioarteko Ikerketa Saria

Artez Blai Kultur Elkarteak Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Sarian parte hartzeko deialdia egin du. Lanak aurkezteko epea irailaren 25ean amaituko da.

Interesa baduzue , hona hemen bete beharrekoa:  Sari honetan edozein egilek hartu dezake parte, ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz, betiere Arte Eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako Antzerkia; Dantza, bere espresio-bide zabalena aintzat hartuz; Zirkoa, Magia, eta beste edozein arte performatibo. Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke.
Lanak euskaraz edota gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, edozein euskarritan argitaratu gabeak (ez zatika, ezta osorik). Doktore tesien kasuan, unibertsitateen biltegi digitaletan badaude, argi adierazi beharko da. Lanen gaia librea izango da, eta luzerari dagokionez, gutxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan behar dute (espazioak barne).

Lanak posta elektroniko bidez bidali behar dira artez@artezblai.com helbidera eta Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Saria aipatu behar da e-mailean.

Irabazten duen lana Artezblai Argitaletxearen Teoria eta Praktika bilduman argitaratuko da. Irabazlea 2017ko neguan jakinaraziko da.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button