ESZENA

Arte Eszenikoen Max Sarien hautagaien artean bertoko taldeak

Max Sariak datorren irailaren 7an entregatuko dira, eta Arte Eszenikoen sailaren barruan Zanguango Teatro, Barsanti eta Kukai Dantza konpainiak hautagaiak izango dira. Gainera, Iñaki Rikarte eta Fernando Bernues zuzendariek euskal ordezkaritza osatuko dute.

Epaimahaiaren bilera joan den hilean egin zen, edizio honetan izena eman duten 386 ikuskizunetatik 159 hautatzeko. Horietatik 35 ikuskizun azken fasera iritsi dira, guztira 60 finalista bilduz. Horien artean eta Kale ikuskizun Onenaren Sarirako finalista gisan, Barsanti Konpainia eta Zanguango Teatro euskal taldeak daude, Kale Gorrian/Deshaucio eta Al otro lado lanekin, hurrenez hurren. Kukai Dantzak Gauekoak lanarekin Dantza ikuskizun Onenaren Sariari eusten dio.
Taldeez gain, Iñaki Rikarte aktore eta zuzendari arabarra Eszenako zuzendari Onenaren Sarirako finalista lotu da Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionaleko El desdén con el desdén lanagatik, eta Fernando Bernués donostiarrak, Espazio eszenikoko diseinu Onenaren Saria eskura dezake Kukai Dantzaren Gauekoak lanarengatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu