ESZENA

Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Nazioarteko Saria

Antzerkiaren ikerketa eta ikasketak sustatzea helburu duen nazioarteko saria aurkeztu du Artez Blai Kultur Elkarteak duela gutxi.
Deialdira edozein herrialdetako egileak aurkez daitezke, Arte Eszenikoen edozein diziplinekin lotutako ikerketa, azterketa, teoria edo praktika proposamena jasotzen duen lanen batekin, saiakera edo kritika izanda.
Bertan antzerkia jaso daiteke, edozein tankera eta arlokoa, baita dantza, zirku, magia edo bestelakorik ere; arlo artistikoan, teknikoan edo kudeaketakoan.

Lanek originalak beharko dute izan, gai librean emanak, inoiz argitaratu gabeak eta euskaraz edo gazteleraz sortuak. Testuak jasotzeko epea 2011ko irailaren 20an bukatuko da. Lanak Artez Blai Kultur Elkartera (Aretxaga 8. 48003 Bilbao) igorri beharko dira. Saria dirutan 1.000 euro eta lana Artezblai argitaletxearen Teoría y práctica atalean argitaratua izango da.

Modu honetan, irabazlea aurreko hiru edizioetan gailendu direnen zerrendan gehituko da; Denis Rafter irlandarra Hamlet en España lanarekin eta Zulai Macías Osorno mexikarra El poder silencioso de la experiencia corporal en la danza contemporánea lanarekin, zein Borja Ruiz bilbotarra El arte del actor en el siglo XX-Un recorrido teórico y práctico por las vanguardias lanarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button