BESTELAKOAK

Komikia Gasteizen eta graffitia Bilbon

TMEO aldizkarian irakur daitezke ATA autorearen lanak; komiki horiekin, gainera, hainbat bilduma argitaratu ditu, tartean, Historietas guarras, Un tebeo con grandes aspiraciones edo Historietas y chorradas varias de pésimo gusto. Bada, ATA Gasteizko Zuloa Irudia dendan izango da, ekainaren 13an, 18:00etan, Euskal Irudigileak elkarteak ondu ohi dituen solasaldien baitan.

ATA autoreak egin dituen bestelako lanen artean, Como convertirse en un hijo puta arrakastatsua dago, Mauro Entrialgo eta Santi Orue kideekin batera. Horretaz gainera, hainbat argitalpenetan aritu da: Ediciones Ultraradio, Mongolia, GQ eta Cáñamo aldizkarietan eta El más reciente Puto Krio liburu kolektiboan. 2012an, gainera, Autsaider Comix argitaletxea eratu zuen.

Komiki egileak bere ibilbideari buruzko hitzaldia emango du Zuloa Irudia dendan, eta edizioaren munduaz ere arituko da.

Graffitia eta kaleko artea, Bilbon

Bestalde, egun berean, baina Bilboko BilbaoArte zentroan, Graffiti and Street Art izeneko mahai-inguru txikia izango da, eta Latinoamerikako eta Euskal Herriko artistek parte hartuko dute: Stink Fish, Sey, Cato eta Malk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button