ESZENA

Arte eszenikoan oinarrituriko proposamen berriei zabalik

Uharte Zentroak eszenarekin loturiko bi egoitza (Ob Skena izenekoak) eskaintzen ditu. Egonaldiak 6 edo 8 aste bitarteko iraupena izango du eta horietariko bat Nafarroan jaiotakoa edo bizi diren artista edo kolektiboei zuzendua dago. Bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.

Arte eszeniko edo gorputz adierazpena garatuko duten proiektuak gizarteak zabaltzen dituen bestelako adierazpenekin loturik izango dira, hala nola, feminismoa, adierazpen askatasuna, deskolonizazioa, lankidetza praktika komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia birpentsatzea, ekologia, etab.

Deialdiaren helburua eszenatoki baten erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzea da, “ikusgaitasunaren mugatik haratago”. Era berean, “arte eszenikoaren zabalkundea ematea eta mota guztietako praktika artistikoak bere baitan hartzea, esaterako, proposamen eszenikoak, instalazio, arte komunitario, digital edo interaktibo gisa ere adieraztean”.

Emaitzaren aurkezpena ere egingo da emanaldi batean, eta bertan hainbat formatu erabili ahalko dira: “hitzaldi performatibo bat, koreografia bat, ikusleekin elkarrekintza jolas proposamen bat, erakusketa eta bideo bidezko azalpenak, ildo batzuk emanez ibilbide bat, etab.”

Datu guztiak Uharte Zentroan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button