ESZENA

Arte eszeniko eta musika arloko prestakuntzarako diru-laguntzak, Araban

Arabako Foru Aldundiak arte eszeniko eta musika arloko prestakuntza jardueretarako beken deialdia abiatu du; guztira 20.000 euro emango ditu. Eskaerak ekainaren 30era arte aurkeztu ahal dira.

Interesdunek aukera izango dute kanpoan prestakuntza jarduerak egiteko, eta era horretan, etorkizunean egiten dituzten lanen kalitatea gero eta hobea izango da, eta horrek eragina izango du era batera edo bestera, lurraldeko kultura arloan.

“Dirulaguntza horiek norgehiagoka bidez emango dira eta xede dute norbanakoaren garapena eta ezaguera sustatzea arte eszeniko (dantza, antzerkia, zirkoa eta mimoa) eta musikalen arloan. 20.000 euroko aurrekontu esleipena du deialdiak, eta bi modalitate izango dira: atzerrian egiteko proiektuak (5.000 euro) eta EAEtik kanpo egiteko proiektuak (3.000 euro)”.

Gogoratu, ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu