ARTEA

Arte erakusketa Urdazubiko klaustroan

Gaur egungo euskal margolari garrantzitsuenen 300 artelan baino gehiago erakusten dira. Erakusketaren nortasuna aldi baterakoa izan arren -artista bakoitzaren lanak proposamen berrien aldaerara berritzen baitira- helburua erakusketa iraunkorra izatea da, artelanak baitira aldatzen direnak eta ez artistak.

Margolariei dagokienez, XX. mende erditik gure egunetara euskal pinturaren hamar artista nabarmenenak hautatu dira.
Horrela, Jose Luis Zumetaren ondoan Christine Etchevers, Gonzalo Etxebarria, Patxi Aranoa, Jose Mari Apezetxea, Roger Bravard, Aitor Mendizabal, Irkus Robles eta Michel Hacala aurkituko dituzue. Artista hauen ondoan, bi hilabetez, Hasparren sortutako margolari gazte bat ere egongo da Benoît Camy.
Eskultoreen artean Aitor MendizabaL, Tista, Tomas Fischer, François Marty eta Eduardo Iturralderen lanak aurki ditzakegu.

Urdazubiko monasterio zaharrean dago erakusketa, Dantxarinea auzotik bi minutura.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button