LITERATURA

Poesia vasca-ren VI. jardunaldiak, BIlbon

BBKren Poesia Jardunaldien edizio berria gaur bertan abiatuko da Bilboko kale nagusian kokatuta dagoen BBK aretoan, eta 26a bitartean luzatuko da.
Aurten, berriro ere, gaur egungo bertoko erdal poesiaren panoramaren interesgarriena eramango dute Bilbora: “Unamuno edo Machadoren ezinbesteko olerkiak ozen irakurriko ditugu. Berben arteko eskuz eskuko lotura ikusi ahal izango dugu. Euriaren hirian murgilduko gara. Blas de Oteroren bertsoak bertatik bertara entzungo ditugu eta bilbotar olerkigile handi honi merezitako omenaldia eskainiko diogu“.

Hona hemen Euskal Poesiari buruzko BBKren seigarren Jardunaldietako programa: gaur, Poesía Necesaria. Miguel Unamuno eta Antonio Machado kantuz. Bihar, asteartea,  Mano a Mano saioa José Fdez. de la Sota eta Manuel Vilas idazleekin.
Eta datozen egunotan, Galatea taldearen Eurizko hiria  errezitaldia; Marina Perez, Eduardo Rodrigalvarez, Pablo Gonzalez de Langarika eta Javier Arnaiz-en deklamazioak; eta Semblanza y versos: Blas de Otero izeneko saioa antolatu ziren, besteak beste.
Saio guztiak 20:00etan izango dira.

Beste aldetik esan behar dugu, urrian, 11tik 22ra bitartean, Bilboko Poesia Astea ere egingo dela. Aurtengo edizioaren gaia Poesia Aldarrikatu izango da, eta ohikoa den bezala, kontzertuak, elkarrizketak, errezitaldiak eta beste gauza askorekin gozatzeko parada egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button