ARTEA

Arte anitzaren erakusleihoa Ikas Art-en

"Erakusketa handia baino zerbait gehiago da Ikas Art, izan ere, Arte Ederren fakultate askotako ikasleen obrak erakutsiko dira, eta arte eta kulturaz mintzatuko da, giro sortzaile baten barruan" esan du Josune Ariztondok.

Ikas Art topaketaren bigarren edizioak estatuko Arte Ederretako 15 fakultate elkartuko ditu, baita, besteak beste, Frantzia, Finlandia, Italia, Polonia, Alemania, Portugal eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitate ere. Jardunaldiotan, zentro horietako ikasleek 15.000 metro koadro izango dituzte BECen, egin dituzten lanak erakusteko eta lan horien zehaztasun guztiak zuzenean azaltzeko.

Ikerketak, berrikuntzak eta sormenak osatzen dute Ikas Art topaketaren proposamena eta xedea da unibertsitateko artisten belaunaldi berrietan nabarmentzen diren artista gazteak sustatzea. Gazte horiek, jarduera osagarrien bidez (mahai-inguruak, hitzaldiak edo parte hartzeko tailerrak), topaketara doazen pertsonen parte-hartzea bilatzen dute.
Antolatu diren hitzaldiak hiru ardatz izango dituzte: Ikerkuntza unibertsitarioa, didaktika eta pedagogia eta azkenik, arte eta teknologia. Kasu guztietan ikasleak izango dira parte-hartzaileak.

Ikas Art 2008an hasi zen, Arenatzarte/Gueñeseko Eskulturen Parkearen inguruan, eta, hasieratik, Balmasedara zabaldu zen, Estatuko eta nazioarteko Arte Ederretako fakultateetako etorkizun oparoko gazteak eta artistak sustatzeko eta unibertsitate horietan irakasten eta egiten den artearen ikuspegia ezagutzera emateko.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button