ESZENA

“Arte-an”, Dantzaz Konpainiaren lan berria

Itzik Galili maisu ospetsuarekin eginiko kolaboraziotik sortu da Arte-an. Lan hau, Victoria Eugenia Antzokian eskainiko du talde honek, ekainaren 24an, 20.00etan eta mundu milako estreinaldia izango da.

Koreografo israeldarrak Earth apples lan bikaina errekuperatu du eta mundu mailako obra eskaini dio Donostiako konpainiari, Flash deluxe. Dantzaz-ek Lukas Timulak koreografo gaztearen A place between ere eskainiko du.

Dantzaz Euskal Herriko dantzaren arloan izandako azken agerkundea da. Bere estilo propioa finkatu du Itzik Galili, Eric Gauthier, Hilde Köch, edo Jone San Martin artista europar ospetsuen parte-hartzeari esker.

Talde honen webgunean irakur daitekeenez, Dantzazek eszena-eskarmentua sendotzeko plataforma eskaintzen die konpainia profesionaletan sartu nahi diren dantzari gazteei. Xede horren errealitatea Euskal Herrian eta bertatik kanpo emaniko ikusgarrietan gauzatzen da. Azken hiru urteotan, 30.000 ikusle baino gehiago hartu ditugu Euskadi, Nafarroa, Iparralde, Biarno, Frantzia, Espainia, Alemania eta Txekian emandako 90 bat emanalditan. Bere taldekideen kalitate-maila altua bermatzearren, Dantzazek urtero hautatzen ditu bere hamar dantzariak, Europa osoko artisten partaidetza ohi duen audizio arrakastatsu batean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button