ARTEA

Arte abstraktuaren parametroak

Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoan, apirilaren 16tik ekainaren 30a arte, Abstraktu! erakusketa izango da ikusgai.  Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman dauden eta hizkuntza abstraktuak erabiltzen dituzten artelanen hautaketa zabala proposatzen du erakusketak. Erakusketa artistekiko bitartekaritza-programa publiko batez osatuko da,  bai eta topaketez, lantegiez, eta abarrez ere.

Artearen hizkuntza da abstrakzioa eta abstraktuaren garrantzia, esanezina, adierazezina, ulertezina ohiko parametroak dira. Bere ulertezintasunaren edo bere ukapenaren oztopoak hautsi nahian, ikuslea bere burua artelanen kolore, irudi eta ehunduretan barna  murgilduko da proposamen horren bidez.

Arma Aretoko 1. eta 2. solairuetan, erakusketak 84 artistaren lanak hartzen ditu. Artistak toki askotakoak izango dira: bertokoak, naziokoak zein nazioartekoak, tartean, Javier Balda, Gonzalo Nicuesa, Alberto Jose Orella, Koldo Sebastian, Mariano Royo,  Antoni Tapies, Jose Manuel Broto, Txomin Badiola, Jose Luis Zumeta, Roland Fisher, Mark Francis, Eduardo Stupía Peter Zimmermann eta abr.

Artearen historian dauden joera abstraktuak ikusteko ibilbidea ere prestatu da: abstrakzio ez-formalista, espresionismo abstraktua, abstrakzio lirikoa, abstrakzio geometrikoa eta horien loturak neoplastizismo, konstruktibismo,…

Artelanak teknika ezberdinetako obrak dira: piktorikoak, eskulturak, argazkigintzakoak, eta bideo-grafikoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button