Nontzeberri

Arriolako Jazz Blues jaialdia, bihartik aurrera

Azaroaren 8tik 18ra bitartean Arriolako XXIX Jazz Blues jaialdia programatu dute Elorrion. Bihar bertan jaialdiaren ateak zabalduko dira Durangoko Nevadah taldearen kontzerturako.

Horren ostean honako proposamenak dakartza jaialdiak: azaroaren 9an, Dani Pozo 4tet-ek bere jazz doinuak zabalduko ditu; hilaren 10ean, Lonj Blues-en bluesak entzungo dira. Igandean, azaroaren 11n, Broken Brothers Brass Band taldeak punk, jazz, gospel, rap eta jazz estiloak nahastuko ditu. Hilaren 15ean, The Cherry Boppers talde bilbotarraren kontzertua programatu da. Azaroaren 16an, Angel Unzu Cuarteto Eléctrico taldearen emanaldia izango da.
Azkenengo bi emanaldietan Hector Watt (hilak 17) eta Tabacco Road  (hilak 18) taldeak arituko dira.

Datu gehiago nahi izanez gero: Arriolako Jazz Blues jaialdia.

Exit mobile version