MUSIKA

Getxo&Blues jaialdia, gaurtik aurrera

Uztailaren 14tik 16ra, Getxo&Blues jaialdia abiatuko da Algortako Biotz Alai plazan, musika mota horren aberastasuna  eta aniztasuna lau haizetara zabaltzeko.

Gaur berton, uztailaren 14an, eskola zaharreko abeslaria den Sugaray Rayford-ek kontzertua eskainiko du. Muddy Watersen, Otis Reddingen eta James Brown kantarien  kutsua dauka. 2013ko Blues Music Awards sariketan, Blues Tradizionaleko Diskorik Onenaren saria irabazi zuen. Egun horretan ere, Travellin’ Brothers taldeak joko du, One Day In Norway disko berria aurkezteko.

Bigarren egunean The Original JB’s James Brown Band arituko da Getxon. Martha High abeslariak eta Danny Rayk gidatzen dute James Brownen ondarea zabaldu nahi duen talde hau. Proiektu ederra da, kontzertuetan biltzen duten diruaren zati bat baliabiderik gabeko gazteentzat musika-programak ordaintzeko erabiltzen baitute.

Azken egunean, eta Getxo&Bluesi amaiera emateko, New Yorkeko Popa Chubby bluesmanak kontzertu ahaztezina emango du. New Yorkeko Bronxen hasi zen jotzen 90eko hamarkadan Popa Chubby, eta ZZ Top, Motörhead, BB King eta Muddy Watersengandik hurbil dabilela esan daiteke, rock klasikoaren kutsuarekin.

Jaialdiko egitaraua osatzeko, doako kontzertuak eskainiko dituzte Iker Piris & Blas Piconek eta Bocinegro talde kanariarrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button