MUSIKA

Marc Ribot musikariak Bilbon joko du bihar

Marc Ribot gitarra-jotzaile estatubatuar bikain eta eklektikoak Bilboko BBK Aretoan joko du bihar, 20:00etatik aurrera.

Ribot hirukote formatuan arituko da, Marc Ribot’s Ceramic Dog, Shahzad Ismaily (gitarra, baxua, elektronika) eta Ches Smith (bateria, bibrafonoa). Hirukoteak post-rock kutsuko giroetan galduko da.

Realtones taldean jo zuen Marc Ribotek 1978an, eta 1984tik 1989ra bitarte John Lurie’s Loungue Lizards kultuzko taldeko musikaria izan zen.

Ribotek askotariko musikak jorratu ditu bere ibilbide luzean, tartean, no wave, free jazz, rock eta Kubako musika. Tarte horretan, makina bat artistarekin aritu da, zuzenean eta estudioan, Tom Waits, Caetano Veloso, John Zorn, Wilson Pickett, Arto Lindsay, T-Bone Burnett edo Elvis Costello, besteak beste.

Aurten, Live in Tokyo (Yellowbird, 2016) izenburuko lana argitaratu du The Young Philadelphians taldearekin. Grabazio horretan soul estiloko doinuak jaso ditu.

Informazio gehiago: marcribot.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button