ESZENA

Arriera eta Zirkus Kolira konpainiak izan dira “Karrikan”, kaleko arteen aurtengo irabazleak

Arriera eta Zirkus Kolira dira Euskal Herriko kaleko arteen sorkuntza sustatu eta bultzatzeko Karrikan plataformaren azken deialdiko sarituak. Ekimen hau 2016.urtean jaio zen, Pirinioen alde bietan kaleko arte eszenikoen sorkuntzak sustatu eta bultzatzeko helburuarekin.

Hartara, 4. deialdiko edizio honetan Arriera antzerki konpainia bilbotarra saritu du ekimenak  Eden bere lanari esker. Saritutako proposamen hori, “hitzik gabeko collagea” bezala definitzen du konpainiak eta antzerkia, musika, dantza eta plastika uztartzen dituen obra bat da. Familia eta hiri espazioarentzat zuzendutako 40 minutuko ikuskizunean, antzerkia paperean, mirarien mundua eta iraganeko “tutilimundi fantasiak” uztartzen ditu esperientzia berritzaile batean. Maria Ramirez Luengo eta Samuel Cano Braojos konpainia kideek aurrera egiten dute lehenago zeukaten La Deriva konpainiaren ibilbidearekin, eta orain, Jonathan Garcia disziplina anitzeko artistarekin lankidetzan arituko dira, proiektuak behar dituen instalazio eta automatismoetan.

Bigarren saria, Zirkus Kolira gipuzkoarrek jaso dute Mikro lanari esker. Ikuskizun honek zirku-teknikak biltzen ditu, eta monozikloa, oihalak eta akrobazia bezalako elementuak kantu eta ahotsarekin uztartzen ditu. Irati Gonzalez Jaimerena eta Koldo Arakistain Irazustaren proposamena euren lehenengo lana da konpainia bezala. Hala ere, Asvinenean egindako aurreko lanak hurrengo urteetan kontuan hartzeko bezalako duo gisa bermatzen ditu.

Lan biek jasoko dute ikuskizunaren ekoizpenerako ekarpen ekonomikoa, egonaldi artistikoak egiteko aukera, gai artistikoen inguruko kanpoko begirada, kudeaketa eta administrazio zereginetarako laguntza, eta bazkideen mugako alde bietako jaialdietan emanaldiak.

Informazio gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu