LITERATURA

Haurtxoentzako literatura Abusuko liburutegian

Datorren urritik aurrera, Abusuko Liburutegiak Azalerako Ipuinak ekimena abiatuko du. Azalerako Ipuinak ekimena irakurketa-klub berezia da, izan ere, 6 eta 36 hilabete bitarteko haurtxoei zuzenduta dago. Ekimen honen helburua da haurren literatura hurbiletik ezagutzea, kantu, ipuin, hitz joko, poema eta masajeen bidez.

Azalerako Ipuinak Saroa Bikandi kontu-kontalariak zuzentzen du, eta bere proposamena ikusmenaren, ukimenaren, usaimenaren, dastamenaren eta entzumenaren bidez, irakurketak eragiten dituen emozioetarako aproposa den giro lasaia sortzean datza.

Saioak urritik maiatzera bitartean luzatuko dira, eta ordubetekoak izango dira. Parte hartu nahi dutenek Abusuko Liburutegian eman ahalko dute izena, irailaren 15etik 30era bitartean.

Beste alde batetik, urritik aurrera, Abusuko Liburutegiak Helduentzako Irakurketa Klubaren hirugarren edizioari emango dio hasiera. Interesa duten pertsonek izena eman dezakete Liburutegian irailaren 15etik 30era bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button