ESZENA

Arriaga Antzokian, euskal musikaren benetako historia

Tartean Teatrok, bertsio akustikoan, Ez dok hiru lana egingo du gaur Arriaga Antzokian, 19:30etik urrera.

Lan horrek, Euskal Herriko musikaren altxorrari, gure baitan dugun ondare emozional horri omenaldi txiki bat egin nahi dio, modu ikonoklasta batean. Proposamen teatral berriaren helburuetariko bat musikaren kontura ondo pasatzea da, musikari errepasoa eginez, beti ere, modu zoroan, ironia eta umorean oinarriturik. Aurreko lanetan egin izan duten gisan, publiko helduari zuzentzen zaio antzezlan dibertigarria eta umorezkoa, eta euskaraz, nola ez!

Patxo Telleriak sortu ditu testuak eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, kasu honetan doktore jakintsu moduan pertsonifikaturik, kanta zatiak erabiliko dituzte, antzerki jostagarria eskaintzeko, estilo ero, deskonzertante eta irrigarriaren bidez.

“Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Patxo Telleriak bere estilo paregabea erakusten du, Mikel Martinezekin batera ari den ikuskizunean testuak sortzeko, musikari-antzezle batek (Adrián García de los Ojos) lagunduta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button