MUSIKA

Hiriko Soinuak musika lehiaketaren bosgarren edizioak baditu finalistak

Barakaldoko Udalak sustatutako Hiriko Soinuak musika lehiaketaren bosgarren edizioak baditu finalistak. Benizze, Deñe eta PainAppl dira kategoria nagusiko finalistak, eta Laztana Laztana, Lorreine eta Yeray izango dira Barakaldoko artista onenaren sarirako hautagaiak. Berdintasun sariko finalistak Anixe, Eva Martín eta Sofía V dira. Proposamen irabazleak eta euskarazko artistarik onena Herriko plazan arituko dira urriaren 20an eta 21ean, izen handiko artistekin batera, eta finala irailaren 23an izango da Barakaldoko San Bizente parkean, doako sarrerarekin.

Aipaturiko sari nagusirako hautagaiak ondokoak dira: Benizze, Beñat Goitia -Montauk taldeko kide ohia- gasteiztarraren proiektua, klub kulturan eta elektronikan murgiltzen dena; Deñe, 2022an Berdintasun kategorian finalista izan zen kantautore azpeitiarra; eta PainApple, Gipuzkoako Debabarrenetik datorren pop-punk taldea. Beste aldetik, Laztana Laztana, elektronika beste hainbat estilorekin uztartzen duen bakarkako proiektua da; Lorreine, energiaz eta alaitasunez beteriko pop-rock laukotea; eta Yeray, pop-rockaren influentziak dauzkan kantautore gaztea.
Azkenik, Anixe, urban, afrobeat eta reggaetoi fusioa proposatzen duen artista; Eva Martín, Portugaleteko pop kantautore gaztea; eta Sofía V, Bilbon bizi den donostiarra, dream pop eta chanson frantziarraren influentziak dauzkana.

Epaimahaia Eneritz Furyak artistak, Jon Asier Zubelzuk (Gaua Estudioko soinu teknikari titularra), Jonathan Martinezek (Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotzia) eta Gotzon Uribek (Bilboko Kafe Antzokiko programatzaile eta sustatzailea) osatuko dute. Hiriko Soinuak lehiaketaren bosgarren edizioak 142 musika proiektu izan ditu izena emanda, aurreko marka guztiak gaindituta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button