BESTELAKOAK

Dantza Hirian-ek “Aterpean” bultzatzen du

Aterpean artista egoiliarren programa bat da, eta Dantza Hirian-Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiri-paisaietan ekimenetik sortu da. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da.

Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago Aterpean, betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta baldin badaude.

Programak bi artista egoiliar hartuko ditu uztailean eta programa horretara edozein nazionalitateko 18 urtetik gorako pertsona fisikoak edo juridikoak aurkeztu ahal izango dira, baina leku horietako bat behintzat Akitaniatik edo Euskaditik datozen artisten proposamenetarako esleitu beharko da.

Zuzkidura ekonomikoa gehienez ere 2.500 eurokoa izango da eta gutxienez 1.000 eurokoa proiektu bakoitzarentzat.

Eskaera-orria  maiatzaren 31 baino lehen bidali postaz helbide honetara: Dantza Hirian, 7, Hondarribia karrika. 64700 Hendaia.

Bestelako betebeharrak hemen kontsultatu ahal dituzu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button