IKUS-ENTZUN

Arrazismoaren aurkako zinema zikloa, Iruñean

Nafarroako Filmotekan arrazismoaren aurkako zinema zikloa antolatu da martxoan. Emanaldiak martxoaren 2, 9, eta 16an izango dira. Nafarroako Gobernuak Migrazio Politikak eta Justiziako Departamentuaren bitartez antolatu da arrazismoaren aurkako zinema zikloa, eta berau, martxoaren 21ean, Arrazismoa eta Xenofobiaren aurkako egunaren baitan egingo diren ekintzen harira gauzatuko da.

Zikloa txikia gaur berton abiatuko da The Visitor (Tom McCarthy, 2007) lanarekin. Walter Vale (Richard Jenkins), Connecticuteko unibertsitateko irakaslea, Nueva Yorkera bidaian da eta bikote gazte immigrante bat ezagutuko du oso modu bitxian. Gutxitan bisitatzen duen bere Manhattaneko etxean bizi zen bikotea.

Horren ostean, Helena Taberna Extranjeras filma (hilak 9) eta Louis Malle zuzendariaren Alamo Bay ( hilak 16) pantailaratuko dira.  Filmen ostean  elkarrizketa bat zabalduko da edota landutako gaien inguruan lotura duen pertsona batek azalpen gehigarriak egingo ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button