ARTEA

Arraza-bereizkeria mota guztiak desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Martxoaren 21ean Arraza-bereizkeria mota guztiak desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela-eta, Bilboko eta Getxoko udalek Angelica Dass artistaren Humanae –Work In Progress argazkien erakusketa aurkeztu dute.

Nazioarteko Hitzarmenak “arraza, kolore, leinu edo nazio jatorri zein generoaren arrazoietan oinarritutako bereizkeria, bazterkeria, murrizketa edo lehentasuneko ekintza guztiak berariaz gaitzesten ditu. Hortaz, “immigrazioari eta, orokorrean, kultura-aniztasunari buruz dauden aurreiritzi eta estereotipoei aurre egin nahi die horrek, bizikidetza eta gizarte-kohesioaren alde eginez eta bereizkeriari eta arrazismoari aurrea hartuz”.

Egon daitezkeen ezberdintasunak dekonstruitzeko helburuz, berdintasunaren diskurtso bat egiten du Angelica Dass artistak, kultura, ekonomia, sexu-aukera, bizimoduari buruz, mundu mailako herritarren katalogazio kromatiko baten bidez. Emaitza sinple eta oso erreala da: gizateria besterik ez.

Humanae-Work in Progress argazkien erakusketa martxoaren 21etik apirilaren 10era arte egongo da Bilboko Uribitarte pasealekuan eta Algortako Getxo Antzokian. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button