LITERATURA

“Arratiako Kalenturak”, Ipuin Erotikoen Lehiaketa martxan da

Zertu Kultur Elkarteak, Igorreko Udalaren laguntzarekin, Arratiako Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketa abiarazi du. Lehiaketak Basauri eta Dimako ipuin erotikoen lehiaketen jarraipena izan nahi du. Lanak azaroaren 15era arte bidali ahalko dira.

Lehiaketa honetan hamasei urtetik gorako edozeinek hartu parte hartu ahalko du. Igorriko diren lan guztiak argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dira. Lanen luzera lau eta zortzi orrialde artekoa izan beharko da.
Lanean ez da egilearen daturik ipiniko, izenburua bakarrik. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren izenburua) gutun-azal batean sartuko dira eta horren azalean lanaren izenburu bera ipini beharko da.

Lan orijinala, hiru kopia, eta egilearen datuak honako helbide honetara igorri beharko dira: Zertu Kultur Elkartea, Herriko Plaza 24, 48142 Artea (Bizkaia). Posta elektronikoz helbide honetara: begitu@topagunea.com

Hiru sari banatuko dira: lehena 600 eurokoa, bigarrena 400 eurokoa, eta Arratiako onenari, 250 eurokoa.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button