LITERATURA

Arrate Egaña eta Karlos Linazasoro haurrentzako liburu ilustratuak aurketuzko dituzte

Arrate Egañak (Errenteria, 1963) eta Karlos Linazasorok (Tolosa, 1962) umeei zuzenduriko bi liburu berri aurkeztuko dituzte gaur goizean Donostian, Dragoia eta Nuvolari plaza izenburuko lanak, hurrenez hurren. Biak ala biak Erein argitaletxeak argitaratu ditu.

Bi kontakizunak ilustrazio koloretsuekin jantzita datoz. Hala, Dragoia liburuko irudiak Mari Mar Agirrek egin ditu, eta Nuvolari plaza liburuarenak berriz, Antton Olariagak. Dragoia 7urtetik 9 urtera bitarteko haurrei zuzenduta dago,eta  Nuvolari plaza aldiz, 8 eta 10 urte bitartekoentzat da.

Arrate Egaña Bermeon bizi da orain dela hamar urte. Filologia Hispaniarra ikasi ostean, zenbait institututan ibilitakoa da irakasle. Egun ISEI-IVEI (Euskal Herriko Ebaluazio eta Ikerkuntzarako Institutua) erakundean lan egiten du lan. 1998. urtean Baporea saria irabazi zuen Printzesa puzkertia lanaren eskutik.

Karlos Linazasoro ostera, Euskal Filologian lizentziatua da.Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Haur eta gazteentzat zenbait liburuak idatzi ditu.

Bi liburu horietaz gain, Ereinek Juan Luis Landaren 1512, in memoriam, lana ere plazaratu du. Eleberriaren izenburuan zehazten den datan, Nafarroak Gaztelarekin izandako guda du ardatz. Izan ere, gerra horren ondorioz, Nafarroa behin betirako anexionatu zen Gaztelara. Liburua 60 ilustraziorekin apaindu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button