LITERATURA

Mikel Garciaren “Zeluloidezko begiradak” liburua laster kalean

Datorren astean izango da Tene bekaren irabazlea izan zen lanaren aurkezpena.  Egun horretan, Mikel Garcia (idazlea), Jose Mari Goenaga (zinema-zuzendaria), Koldo Almandoz (zinema-zuzendaria), eta Debako Udaleko ordezkaria eta Antxiñe Mendizabal (editorea) biltzekoak dira. 

Jaso dugun ohartxoan liburuaren nondik norakoak azaltzen dira modu honetan: “Dena esan dezake zinemak, osotasun handiena du artistikoki eta komunikazio modu onena da, erritmoarekin, hitzekin, argi eta itzalekin… leku batetik bestera eramaten zaituelako, berak nahi duen bidea jarraituz. Beste arte diziplinek ez duten abantaila handi bat dauka gainera: leku ilunean ikusten dira pelikulak eta, aretoa beteta egon arren, harreman intimoa, zuzen-zuzena, sortzen da ikuslearen eta pantailaren artean”.

Aipu horrekin hasten da liburua, irudien bidez istorio zirraragarriak sortzeko gai direnei hitza emanez. Bederatzi kapitulu, hamahiru zuzendari: Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button