BERTSOTAN

Arrasaten, GBTXko lehen finalaurrekoa

Igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa izango da Arrasateko Uarkape pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.

Hitzordu horretan honako bertsolariak bilduko dira: Eñaut Martikorena Lizaso, Agin Laburu Rezola, Nerea Elustondo Plazaola, Unai Mendizabal Jauregi, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Unai Gaztelumendi Arandia.
Kantuka aritu ostean epaituko dituztenak Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue izango dira.

Saioko irabazlea, betiko lez, zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Informazio gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button