IKUS-ENTZUN

“La Academia de las musas” filma aurkeztuko du FASek

Bilboko FAs zineklubak Jose Luis Guerín zinegilearen La Academia de las musas pelikula pantailaratuko du bihar, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldia Iñigo Ongay filosofoak aurkeztuko du.

FASen arabera, “(La Academia de las musas) fikzio poetikoa eta kontzeptuala da. Lengoaiaren tresnak azaltzen ditu, maitasuna, desioa, sexua eta literaturaren arteko zirrikituak agerian utzita.

Filmean irakasle bat ageri da, Filologiako irakasle italiar bat, zeina musen inguruko klasea zuzentzen ari den. Ikasleak irakaslearekin ari dira, eta Guerinek guztia jasotzen du, esperimentu zinematografiko liluragarria gauzatzeko. Irakasleak, baina, kolokan jarriko du bere klaseko diskurtsoa, emaztearen argumentuak entzun eta gero, senarraren ikuspegi pedagogikoa zalantzan jartzen baitu.

Egoera hori ardatz hartuta, zinegileak dokumentalaren eta fikzioaren artean kokatzen den lana eraikiko du. Zinegile katalanaren hitzetan, “modu batez, paradigma desberdin batean oinarritzen den filma egin nahi nuen. Pelikulak errebelazio baten agerpena azaldu nahi du, eta bide batez ikusleak parte har dezan gertakizun horretan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button