MUSIKA

Armintza tropikala

Reggae eta antzeko musiken inguruan ardazten den Armintzako Txapel Reggae jaialdia egingo da lariunbatean, eta ekitaldiaren antolatzaileek iragarri dutenez, emakumeek presentzia azpimarragarria izango dute jaialdian.

“Agertoki nagusian parte hartuko duen kartela emakumezkoa izango da %100”, nabarmendu dute. Hala, eszenatoki horretan ondoko emakume artistak arituko dira: atzerriko Queen Omega & The Next Generation Family Band (Trinidad eta Tobago eta Alemania), Awa Fall & The Sound Rebels (Senegal eta Italia) eta Caya (Erresuma Batua).

Horiekin batera, Kantabriako Ines Pardo & Lone Ark Riddim Force eta Bilboko Mad Muasel Meets Chalwa Band izango dira oholtza nagusi horretan. Azkenik, lau Sound System ere izango dira, Dub Stage eszenatokian, hain justu.

Bestelako ekitaldiak ere izango dira, Batukale Samba perkusio taldea eta scooter motorren zaleen martxa, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button