BESTELAKOAK

Arkitekturaren Mundu Eguna

Gaur Arkitekturaren Mundu Eguna da, eta horren harira Donostia aldean Atari Cultura Arquitectónica Elkarteak, EHAEO-ren Gipuzkoako delegazioak eta Tabakalerak jarduera anitz antolatu dituzte, arkitektura eta hirigintza gaitzat hartuta.

ATARI elkarteak Hiri Sub/Bertsioak-en laugarren edizio antolatu du. Publiko orokorrari arkitektura onena hurbiltzea da ekimenaren xedea, eta horretarako hitzaldiak, hiriko toki esanguratsuei bisita gidatuak, erakusketa didaktikoak, haurrentzako tailerrak programatu dira.

Beste aldetik, Arkitekturaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak frontoiak eta pilota-jokoaren gaia ardatz harturik zenbait ekintza antolatu ditu. Hala, gaur, docomomo xafla bat ipiniko du Tolosako Beotibar Frontoian, 1935ean Gregorio Azpiazu arkitektoak egindakoa. Ondoren, Daniel Carballo arkitekto eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (AGET) irakasleak Implantación del juego de la pelota en la Villa de Tolosa XVIII -XIX hitzaldia emango du, Tolosako Kultur Etxean.

Tabakalerak, bere aldetik, Arkitektura: Film-Mintzairak programan parte hartuko du, eta Tabakalerako zine pantailan Arkitektura eta Zinea izenburupean proiekzio zikloa abiatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button